Haur osteopatia eta pediatrikoa

Bularreko ume kolikoak, idorreria, lo arazoak, asimetriak,…

Estetika

Zure osasuna eta edertasuna gure eskuetan

Osteopatia

Bihurdurak, gerrialdeko mina, sorbaldakoa, ziatika, zorabioak,…

Laser Diodoko depilazioa

Minik gabekoa eta edozein motatako azalentzako

Centro Veek

Veek zentrua Donostian kokatuta dago, 2006. urtean sortua izan zen gure bisitari guztiek ongizate, osasun eta edertasun gorenaz goza dezaten.

Estetika gela bat daukagu eta beste bigarren bat osteopatia lantzeko, talde lana bultzatu; bakoitzarenganako arreta eskainiz, konpromezua eta kalitatea bermatuz gure zerbitzu eta tratamenduetan.

Estetika

Veek zentruak tratamentu desberdinak eskaintzen ditu, kalitate handiko kosmetika natural eta ekologikoen bidez. Profesionalen eskuen eta produktuen kalitateaz baliatuz emaitza iraunkorrak lortzen dira.

Aurpegi tratamenduak

  • Aurpegi garbiketa: Mota guztietako azalentzako egokia. Garbiketa eta esplorazio bat egiten da, dermisean dauden zelula hilak kendu eta berritzeko, horrela azal hidratatu bat lortuz.
  • Adinaren aurkako tratamendua (Lifting): Denboraren joanak azalean duen eraginari irtenbidea emateko. Reafirmatzailea, biziberritzailea eta remineralizantea.
  • Zelula berritze tratamendua: Zahartzearen ondorioak ekiditzeko. Zaharberritu, azala berdindu, suspertu.
  • Despigmentatze tratamedua : Azala zuritu eta tonoa bateratzen laguntzen du. Orbanak azaltzea zailtzen du, azala hidratatu eta itxura osasuntsua ematen dio.
  • Azal koipetsu eta aknedunentzako tratamenduak: Grano eta inperfekzioak kentzen ditu. Gehiegizko koipea eta azaleko jarioa doitzeko egokia.

Gorputz tratamenduak

Veek zentroak eskaintzen dituen tratamenduak garatzen jarraitzen du, pertsonalizatuz eta helburuak ongizatea eta edertasuna direlarik, bakoitzaren neurrira egokituz.

  • Anti-estresa harri bolkanikoekin: Chakra bidez ekialdeko terapietaz inspiraturiko masajea, energia gorputz osotik zabalduz ,lasaitasuna, erlaxazioa eta ongizatea lortzeko.
  • Anti-estrés lurrin terapiarekin: Gorputz masajeak lurrin olioekin gorputza eta burua erlaxatzeko
  • Anti-zelulitiko irmotzailea: Sabelean, aldakan, gerrian,…, dagoen koipe eta zelulitisa ekiditeko egokia.
  • Hanka nekatuentzako masajea: Odol zirkulazioa eta edemak hobetzeko egokitua.
  • Eskuz eginiko drenaje linfatikoa: Zirkulazio linfatikoa handitu eta hobetu eta erlaxazioa laguntzeko

Argizari epel eta bero bidez depilazioa

Laser Diodoko depilazioa

Minik gabeko depilazioa, ziurragoa, eraginkorragoa eta edozein motatako azalentzako (beltzarana barne).

Betileen permanentea eta tintatzea

Manikura eta pedikura

Berehalako beltzarantzea azukre-kañaberarekin

7 egun irauten duen beltzarantzea. 5 minutuko saio bakarrarekin. DHA pulberizazio bidez aplikatuz azalean eragin eta berehalako kolorea lortuz.

Aurpegi eta gorputzeko elektrokosmetika: Radiofrekuentzia, presoterapia,…

Radiofrekuentzia: Uhin elektromagnetikoen multzoa da, ehun batean zabaltzean, oszilazio azkarrak sortzen dira eremu elektromagnetikoan.
Honek sakoneko eta azpidermisean dauden zelulen mugimendu selektiboa sortzen du, epidermisa babestuz eta onura hauek eraginez:

  • Kolagenoa eraberritzea eta aurretik dagoena tenkatzea.
  • Tratatutako alderdiaren gazteagotzea.
  • Tratatutako alderdian mikrozirkulazioa hobetzea.
  • Aurkitutako gantz eremuak kentzea.
  • Drenaje linfatikoa hobetzea.

Presoterapia: Eskuzko drenaje linfatikoaren alternatiba da eta terapia naturalen eremuan kokatzen da.
Presio kontrolatuan ematen den masajean oinarritzen da, hau jarraian edo aldizka eman daiteke gorputzeko atal desberdinetan era natural eta erlaxantean, likido erretentzioan, barizeak, edemak eta zelulitisa hobetuz.

Osteopatia

Osteopatia anatomia eta fisiologia oinarritzen den medikuntza teknika da, honekin giza gorputzaren arazo funtzional eta estrukturalak tratatzen dira, arazoak tratatuz.
Teknika naturalen bidez gorputz estrukturen mugimedua hobetzean datza tratamendua.
Veek zentroko osteopatia gabineteko teknikak, pertsonetara moldatzen ditu, adina, egoera eta bizi gaitasuna kontuan izanik, honela tratamendu pertsonalizatu eta bakarrak izatea lortuz.

Noiz joan behar da osteopata batengana?

Kontaktua

Veek zentroan, bezeroek egiten duten hautaketa eskertzen dugu. Zuen laguntza eta konfiantza, pertsona hobeagoak egiten gaitu eta eskaintzen ditugun zerbitzuen kalitatea, konpromezua eta gogobetetzea handitzen baitu.